Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Mutrikuko Merkatu Txikian Biolur elkarteak Amillubi proiektua aurkeztuko du

Lehenengo aldiz egingo da Merkatu Txikia Merkatu plazan, eta herriko ekoizleek parte hartzeaz gain, Amallubi proiektua aurkeztuko du Biolur elkarteak.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2025/02/06

Zapatuan [otsailak 8] Mutrikuko Merkatu Plaza herriko artisauen erakusleiho bilakatuko da; izan ere, bertan egingo da lehenengo aldiz Merkatu Txikia. Oraingoan, berritasunekin dator, eta artisauez gain, Biolur elkartea gonbidatu dute, bere Amillubi Taupaka proiektua aurkezteko. 10:00etan irekiko ditu ateak azokak, eta 14:00ak arte zabalik egongo da interesa dutenentzako. 

Tokiko artisautzaren azoka izango da honakoa, eta Mutrikuko ekoizleek sortutako produktuak egongo dira salgai, hala nola: Iratxe Lorak, Lamiuma, Ibiri, Mikkota, Art, Xarma Poltsak, eta Ekoalboraz. Ekoizleekin batera, Institutuko ikasleek ere parte hartuko dute, “produktu gazi-gozoak eskainiz”. Antolatzaileek adierazi dutenez, giro “paregabea” egongo da azokan: “Azoka egunean zehar garatuko da, giro animatua eta dinamikoa sortuz, familia edo lagunekin gozatzeko aproposa. Aukera bikaina izango da produktu paregabeak deskubritzeko, bertako ekintzaileak laguntzeko eta Amillubi proiektua ezagutzeko”. 

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatu eta bultzatzen duen elkartea da Biolur, herritar eta ekoizleek osatutakoa, eta irabazi asmorik gabekoa. Helburu nagusia, elkarlan eta lankidetza desberdinak eraikiz “nekazaritza eta abeltzaintza agroekologikoa eta iraunkorraren bidez lurraren epe luzeko emankortasuna bermatzea, jendartearentzako elikagai osasuntsuak sortzea eta landa inguru eta herri bizi eta duinak” sustatzea da. Helburu honi tiraka sortu dute Amillubi Taupaka proiektua, eta zapatuan [otsailak 8] aurkeztuko dute Merkatu Txikian, 13:00etan. “Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi Taupaka proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.