Gym Berdearen ikasturteko lehenengo saioa aste honetan izan dute berriatuarrek

Gym Berdearen ikasturteko lehenengo hitzorduan elkartu ziren berriatuarrak, atzo [otsailak 10]. Masusta gorrientzako landare sarea prestatu, ortua hesitu eta lurra konpostarekin ondu zuten. Horrez gain, romanesku eta azalore batzuk ere zozketatu zituzten, eta zorionekoek etxera eraman zituzten.
Proiektuaren arduradunek Gym Berdeagaz bat egiteko gonbidapena luzatu diete herritarrei. Hain zuzen ere, gogoratu dute Gym Berdearen helburua dela “pertsonen osasuna hobetzea eta gaixotasunak prebenitzea”; pertsona bere osotasunean hartzen du kontuan, hainbat dimentsiotan: fisikoan, emozionalean, mentalean eta espiritualean.
Hamabost egunean behin elkartuko dira, eta jardunaldi bakoitzean goizeko eta arratsaldeko ordutegia edukiko dute; 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:00etara ariko dira.