2026ko abenduaren 31ra arteko iraupena dauka eta indarrean segituko du berri bat izenpetu arte. ELA eta Steilas sindikatuek uko egin diote hitzarmena sinatzeari, "akordio hobe bat" merezi dutela-eta, baina greba deialdia bertan behera utzi dute.
'Bookcrossing' filosofia oinarri hartuz, liburuak esku batetik bestera pasatzeko dinamikari ekin diote mendexarrek.
EAJren udal taldeak 2025eko aurrekontuen aurka bozkatu du. Parte hartze eta gardentasun falta, kudeaketa eskasa eta planifikazio falta eta hartutako konpromisoak bete ez izana salatu dituzte.
Otsailaren 13an [eguena] bilera irekia deitu dute, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Programan izena emateko azkenengo eguna martxoaren 15a [zapatua] izango da.
Iazko likidazioa egin ostean milioi bat eta zazpirehun mila euro gehiago eskuratzea aurreikusten dute. Udalak adierazi duenez, aurten gobernantza kooperatiboari "garrantzi berezia" eman nahi diete.
EƱaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek bi setetan irabazi diete Thomas Urrutia eta Thibault Basqueri Eusko Label Winter Series txapelketaren finalaurrekoen ligaxkako azken partiduan.
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, EME Automobilismo Taldearen bisita "berezia" izan zuten atzo [otsailak 10] Ondarroa BHIko ikasleek.
Inauterietako mozorro lehiaketan izena emateko azken eguna otsailaren 20a [eguena] izango da. Taldeka zein banaka parte hartzeko aukera egongo da.