Liburuak partekatzeko dinamika abiarazi dute Mendexan
'Bookcrossing' filosofia oinarri hartuz, liburuak esku batetik bestera pasatzeko dinamikari ekin diote mendexarrek.
Irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz, liburuak leku publikoetan jartzeko ideia izan du Mendexako Goialde Jubilatu Elkarteak, eta hortik tiraka, Bookcrossing filosofia oinarri izanda, liburuak elkarbanatzeko dinamika jarri dute martxan. “Liburuak askatzea, hori da Bookcrossinga. Liburuak eskuz esku pasatzen dira, mundua mugagabeko liburutegi bihurtuz. Liburuak hartu, irakurri eta berriro askatu!”.
Hala, bi apal jarriko dituzte herrian zehar; bata udaletxeko aterpean eta, bestea, anbulatorioan. “Bi apal horietan zenbait liburu utzi ditugu. Ideia da, nahi duenak bertatik liburuak hartu eta besteren bat uztea. Hau da, liburuak partekatzeko espazio bat izatea da asmoa”. Espazio publikoan liburuk egotea ideia “polita” izan zitekeela pentsatu zuen Goialdek, eta horregatik abiarazi dute dinamika hau. Beraz, interesa duten mendexarrek udaletxeko aterpean edo anblatorioan izango du liburuak hartu eta uzteko aukera.