Mutrikuko mozorro lehiaketan izena emateko epea zabalik dago
Inauterietako mozorro lehiaketan izena emateko azken eguna otsailaren 20a [eguena] izango da. Taldeka zein banaka parte hartzeko aukera egongo da.
Azken urteetan bezala, aurten ere, Arima Dance taldeak mozorro lehiaketa antolatu du inauterietan [martxoak 1], Mutrikuko Udalaren laguntzarekin. Interesa duen edonork parte hartu dezake, banaka zein taldeka, kultura@mutriku.eus helbidera idatziz, otsailaren 20a [eguena] baino lehen.
Antolatzaileek aukeratuko dute epaimahaia, eta ikuskizunaren eta mozorroaren originaltasuna baloratuko dira lehiaketan. Aurten, gainera, adinaren arabera banatuko dira sariak, eta antolatzaileek adierazi dutenez, ez dira egunean bertan emango: “Saria kobratu ahal izateko udaletxean aurkeztu beharko da banketxeko titulartasun ziurtagiria 30 eguneko epean”.
Sariak:
Gazte eta helduak (2010ean edo lehenago jaioak):
- Saria: 100 euro.
- Saria: 70 euro.
- Saria: 40 euro.
Umeak (2011an edo beranduago jaioak):
- Saria: 80 euro.
- Saria:60 euro.
- Saria: 40 euro.