Amillubi proiektuaren aurkezpena "oso ondo" baloratu dute

Pasa den asteko zapatuan [otsailak 8] Mutrikuko Merkatu Plaza herriko artisauen erakusleiho bihurtu zen. Izan ere, lehenengo aldiz erabili zuten plaza Merkatu Txikia egiteko. Artisauen postuez gain, Biolur Elkarteak Amillubi Taupaka proiektua aurkeztu zuen, eta antolatzaileek balorazio “oso ona” egin dute: “Orokorrean denek egin dute balorazio oso ona, bai azokan postuak jarri zituzten artisauek, eta baita Biolur elkarteko kideek ere. Jendea bertaratu zen azokara eta baita aurkezpenera ere, ekimenak interesa sustatu baitzuen”.

Mutrikuko Merkatu TxikiaMutrikuko Udala.