Hezetasunak baldintzatu du hirugarren jardunaldia
Beteranoen Trinkete Txapelketako hirugarren jardunaldian bi partida jokatzekoak ziren arren, ezin izan dituzte jokatu. Hala, Izeitxo-Martxel eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteek jokatu dute asteko partida.

Lekeitioko XIX. Beteranoen Trinkete Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zute pilotariek joan den domekan [otsailak 9]. Jokatzekoak ziren bi partidak bertan behera utzi behar izan zituzten, lesioak eta beste partida batzuk tarteko. Halaber, Izeitxo-Martxel eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteen arteko lehia ikusteko aukera egon zen.
Partida “polita” espero zuten zaleek, eta norgehiagoka hezetasunak baldintzatu zuen arren, lehia bizia ikusteko aukera egon zen. 16 eta 21 urteko bi gazte lekeitiarrek, Izeitxok eta Martxelek, 30-21 irabazi zuten beteranoen aurka.
Gazteek irabazi zuten arren, beteranoak ipini ziren aurretik partida hasterako: “Etxezarraga atzean agindu egin zuen, eta hainbat pilota sarera bidaliz 8-13 ipini ziren beteranoak. Jaunarena nafarra ere ondo ibili zen, eta aurrean Izeitxo baino gehiago izan zen”. Hamalaugarren tantoa sarera bidalita lortu zuen Jaunarenak, baina segituan harrapatu zieten gazteek, euren bederatzigarren tantoa eginez.
Hamabosgarren tantoa erabakigarria izan zen: “Berdinketa lortu zuten hamabosgarren tantoan. Martxel aurrera jokatzera pasa zen, eta sakeak atera bidaliz, min handia egitea lortu zuen”. Hala, anai lekeitiarrek aurrera egitea lortu zuten, 24-14 markagailua irauliz. Beteranoak abantaila murrizten saiatu ziren arren, ezin izan zuten: “Batetik, ezin ziren tente mantendu, eta bestetik, euren artean ez dira ondo konpondu eskumako pilotetan”. Halaber, segituan 27-19 ipini zen markagailua, gazteen alde: “Orduan horma biko jokaldi eder batzuk ikusi genituen, eta baita Martxelek abiaduraz egindako tantoak ere”. Partida 30-21 amaitu zen, gazteen alde.
Laugarrena. Hurrengo jardunaldia jokatuko dute pilotariek domekan [otsailak 16]. 10:00etan Izeitxo-Martxel eta Lander-Aitzol bikoteen arteko lehia ikusi ahalko da, eta 11:00etan, Mendez-Ibon eta Jaunarena-Asti bikoteena. “Ikuskizun polita” espero dute antolatzaileek.