Ispasterrek goi mailako zaldi probak hartuko ditu
Zaldi mandoen sariketaren 40. aldia eta kintxopekoen 30. ekitaldia egingo dituzte otsailaren 14tik 17ra bitartean Ispasterren.
Beste urte batez, Ispasterko probalekua goi mailako zaldi proben kokaleku bihurtuko da. Izan ere, zaldi mandoen 30. sariketa eta kintxopekoen 40. sariketa egingo dituzte barikutik [otsailak 14] astelehenera [otsailak 17] artean. Goi mailako probak parte hartze oparoa edukiko du: 11 izango dira indarrak neurtuko dituzten partaideak.
Barikuan, 21:00etan, Zubiarreta, GaztiƱei eta Irubide ariko dira zein baino zein gehiago. Zapatuan, 20:00retan, Etxetxo, Santamaria eta Ibekohondo plazaratuko dira. Domekan, 18:00retan, Talaia Jatetxea, Enkarterri Turf Power eta Jose Angel Lopez izango dira parte hartzaileak. Astelehenean, 20:00retan, Garciak, Jatetxe Nabarnizek eta errepikatuko duen partaide bakarrak, Santamariak, parte hartuko dute. Hainbat sari egongo dira: diru sariez gain, Ispasterko Udalaren manta eta txapela ere bai.
Udaletik azaldu dutenaren arabera, zaldi probak ikusteko sarrera 15 eurokoa izango da, herriko jubilatuena izan ezik; azken horiek, hain zuzen ere, doan ikusi ahalko dituzte lehiaketak.