Ondarroan izango da Bizkaiko Batelen Ligako bigarren estropada
Zapatuan [otsailak 15] 15:30ean hasiko da lehia.
Hasi berri dute Bizkaiko Batelen Liga arraunlariek. Guztira zortzi estropada izango dira, ia denak Sestaon. Bakarra jokatuko dute Sestaotik kanpora, eta Ondarroan izango da, zapatuan [otsailak 15]. Hala, 15:30ean hasiko da arraunlarien arteko lehia; etxeko arraunlariek ere parte hartuko dute, umeetatik hasi eta nagusietaraino.