Beti Jaikoek irteera egingo dute Extremadurara apirilean
Eguena [otsailak 20] da izena emateko azken eguna. Bidaia bazkide nahiz ez bazkideentzat da.
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartekoek irteera egingo dute Extremadurara apirilaren 21etik 25era. Hainbat toki bisitatuko dituzte, besteak beste, Caceres, Merida eta Valle del Jerte. Bost egun eta lau gau pentsio osoan pasako dute irteerara joaten direnek, Caceresko Hotel Alcantaran. Gaineratu dutenez, bidaia bazkide nahiz ez bazkideentzat da.
Bidaiara joateko otsailaren 20ko 12:00ak baino lehen ordainagiria aurkeztu beharko da Beti Jain. Gela bikoitza aukeratzen dutenek 525 euro ordaindu beharko dituzte; banakako gela nahi dutenek, ostera, 120 euroko gehigarria ordaindu beharko dute. Gehienez 54 pertsona joan ahalko dira bidaiara; 25 gela bikoitz eta lau banakako daude aukeran.