2025/2/17

Ondarroako alde zaharra

Zapatuan Ondarroan atxilotu zuten gizona aske utzi dute

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen zapatu goizaldean Ondarroan, armak legez kanpo edukitzeagatik.

‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpaina errepikatuko du Uemak

Aurten, beste herrialdeetatik etorri eta ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren euskaldunak ikustarazi nahi dituzte. Lekeitioko eta Mutrikuko adibideak jarri dituzte.

Mutrikuko portua

Klima aldaketari eta energia trantsizioari buruzko ekintza plana osatzen dabil Mutrikuko Udala

Ekintza plana osatzeko herritarrei zuzendutako galdetegia eskuragarri jarri du. Galdetegia betetzeko epea otsailaren 21ean [barikua] amaituko da.

Pantera arrosak, zesta-puntaren oihaneko nagusi

Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak Eusko Label Winter Series txapelketa irabazi dute bigarrenez jarraian, finalean Ludovic Ladutxe eta Mikel Mantzisidor 2 eta 0 menperatuta. Ispastertarraren hirugarren txapela da, eta markina-xemeindarraren bigarrena.

Izabako Bandres-Karolo Oroimenezkoa Euskal Herriko txapelketa

Nahia Quincoces, Mendiko Eskiko Euskal Herriko Txapelketako irabazle

Zapatuan [otsailak 15] Izabako Bandres-Karolo Oroimenezkoak hartu zuen Euskal Herriko Txapelketa.

Ibilgailuen gaineko zergak helbideratzeko deia egin du Markina-Xemeingo Udalak

Berton bulegoan edo helbide elektroniko bidez egin daiteke helbideratzea. Ondasun Higiezinen Zergaren hobarien eskaerak aurkezteko epea ere zabalik dago, martxoaren 4ra arte.

Gehiago