Tapoiak jasotzeko ontzi berria dute Markina-Xemeinen

Gaur gaurkoz, Lekeitioko Iturriotz Institutuko ikasle bati laguntzeko izango da lortzen den dirua.

Tapoiak batzeko edukiontzi berria Markina-Xemeinen Mikele Sotil Sormen Lantegiko arduraduna eta Iratxe Lasa Markina-Xemeingo alkatea.Markina-Xemeingo Udala

Tapoiak jasotzeok ontzi koloretsua edukiko dute hemendik aurrera markina-xemeindarrek. Mikele Sotilen gidaritzapean Sormen Lantegiko umeek egin duten ontzia udaletxeko harreran egongo da. Markina-Xemeingo Udalak adierazi duenez, tapoi bilketari esker lortzen den dirua aniztasun funtzionala duten Lea-Artibaiko pertsonei laguntzera bideratuko dute: “Hasiera batean, Lekeitioko Iturriotz Institutuko DBH2ko ikasle bati laguntzeko izango da. Etorkizunean sortu daitezkeen bestelako beharrizan batzuetan laguntzeko ere, tapo bilkera solidarioa bultzatu nahi dugu aurrerantzean”.

Tapoiak batzeko edukiontzi berria Markina-Xemeinen