Salgai daude Etxebarriko inauterietako herri bazkarirako tiketak
Tiketak erosteko azken eguna barikua [otsailak 21] izango da.
Urtero bezala, aurtengoan ere inauteriak goi-goitik ospatuko dituzte Etxebarrian; martxoaren 1ean ipini dute hitzordua. Tartean egingo dute herri bazkaria ere, eta tiketak salgai egongo dira barikura arte [otsailak 21] udal bulegoetan. Herriko tabernak egindako paella mistoa, oilasko izterra txanpinoiekin, jogurta eta kafea jango dituzte, 18 euroren truke.