Xabat Zatika lekeitiarrak irabazi du Aratusteetako kartel lehiaketa
Hamar egun baino ez dira geratzen Aratusteei hasiera emateko, eta lekeitiarrek jada badute jaietako irudia. Lekeitioko Udalak joan den urtarrilean ipini zuen martxan kartel lehiaketa, eta guztira hamazazpi proposamen jaso dituzte. Hiru epailez osatutako epaimahaiak puntuazio taula baten bitartez aukeratu du irabazlea; aurtengo kartelik onena Xabat Zatika lekeitiarrarena izan da. Hala, Zatikak 200 euroko saria jaso du.

2025eko Aratusteetako kartel irabazlea.Xabat Zatika