Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Felix Beristain Amallobieta margolaria zendu da

Felix Beristain Amallobietak 30 urte inguru zeramatzan Sarrian bizitzen. Margolariak lehen garaietan kostrunbrismoa landu bazuen ere, poskubismoa, abstrakzioa eta hiperrealismoa ere bere egin zituen.

Felix Beristain Amallobieta.JEGB.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/02/18

Felix Beristain Amallobieta margolaria zendu da gaur goizean, 87 urte zituela. Ondarrutarra bazen ere, Arabako Sarria herrian bizi zen, duela 30 urte ingurutik. Bizi osoa margotzen igaro ondoren, munduko txoko desberdinetan banaturik daude bere lanak. Izan ere, 17 urterekin egin zuen lehen erakusketa Beristainek, Eibarren, eta hastapenetan, Valentin de Zubiaurreren aholkuak jaso zituen. Ondoren, Bilbon, Akizen, Pauen, Tolosan, Alemanian, Bordelen, AEBn eta beste hainbat tokitan ere erakutsi zituen bere lanak. 

Kostrunbrismoa izan zen margolari bezala lehenengo landu zuena. Gerora, poskubismoa, abstrakzioa eta hiperrealismoa ere landu zituen. Arrantzaleen bizimodua islatzen zituen zenbait lan ere egin zituen, esaterako, Ondarroako Kofradian dagoen horma irudia, 1968an egina. 

2024ko uztailean, Felix Beristain Amallobieta, azken euskal kostrunbrista dokumentala aurkeztu zuten Eloy Gonzalez Gavilanek eta Jose Emilio Gomez Bustok. Bertan, margolariaren egunerokotasuna islatu, eta urte guztietan zehar egindako lana erakutsi nahi izan zuten bi zuzendariek, 70 urteren ondoren, margolaritza motortzat baitzeukan Beristainek.

Ondarroako Udalak herria eta herritarrak gehien margotu zituen margolaria izan dela aitortu du, eta doluminak eman dizkio etxeko eta lagunei: “Doluminak eta besarkada estu bana etxeko eta lagunei, udalaren eta herriaren izenean. Lurrak goxo har zaitzala, Felix“. 

 

Erlazionatutako edukiaBizi osoko lanaren aitortza

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.