Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lander eta Foster bikotea finalaurrekoetara sailkatu da

Beteranoen Trinkete Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute pilotariek. Landerrek eta Fosterrek jokatutako hiru partidak irabazi dituzte, eta beraz, finalaurrekoetara sailkatu den lehenengo bikotea izan da.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/02/18

Beteranoen Trinkete Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten domekan [otsailak 16] pilotariek. Pilotari batzuek jokatu ezin izan zuten arren, ordezkoek bete zuten euren tokia. Hala, Lander-Aitzol eta Martxel-Egaña bikoteek jokatu zuten lehenengo, eta Mendez-Ibon eta Jaunarena-Astigarragak, ostean.

Lehenengo partidari dagokionez, Egañak Izeitxoren partez jokatu zuen, eta Aitzolek, aldiz, Fosterrena. Aitzolek Fosterren tokia “ondo” bete zuen, eta lortutako emaitzan islatu zen: Lander eta Aitzol kantxako nagusi izan ziren, 30 eta 19 irabazita. Era berean, Lander ere ezin hobeto ibili zen: “Landerrez sakez hamar tanto lortu zituen, eta bere eskutik ikusi genituen partidako jokaldirik onenak”. Egindako lanak bere fruituak eman ditu, eta jokatu dituzte hiru partidak irabazita, Lander eta Foster dira finalaurrekoetara sailkatutako lehenengoak.

Hala, partida hasterako lekeitiarrak 3 eta huts zihoazen arren, segituan erreakzionatu zuten Martxelek eta Egañak, eta 3-3 ipintzea lortu zuten. Hala ere, Landerrek teilatua “ondo” erabili zuen, eta Martxelek txapara botatako piloten ondorioz, 10 eta 4 ipini zuten markagailua, lekeitiarren alde. Handik aurrera, Martxelek eta Egañak hurbiltzeko saiakera egin zuten arren, ez zuten lortu: “Landerrek sakea baliatuz 21 eta 12 ipintzea lortu zuen, partida nabarmen aurreratuz. Martxelek hamahirugarren tantoa eskuman moztuta lortu zuten. Aurrerago Landerrek txapara botata 21-17 ipini zen markagailua”. Egañak Izeitxoren tokia “ondo” bete bazuen ere, ezin izan zuen Landerren jokoa gainditu.

Lander-Aitzol eta Martxel Egaña Beteranoen Trinkete Txapelketan

Bigarren partida ere antzeko bidetik joan zen: Mendez eta Ibon lekeitiar gazteek jokatu zuten Jaunarenaren (Gartzaron) eta Astigarragaren (Deba) aurka, eta herritarrek lortu zuten garaipena, 30 eta 17 irabazita. Partida “polita” izan zela aitortu dute antolatzaileek: “71 urteko Astigarraga eta 17 urteko Ibon elkarren aurka ikustea polita izan zen”.

Partida orekatuta hasi bazen ere (3-3), Mendezek sakea baliatuz markagailua 11 eta 4 ipintzea lortu zuen. Hori beteranoen pizgarri izan zen, eta 12-10 hurbiltzea lortu zuten. Hala ere, Mendezek abiaduraz jokatu zuen, eta ez zion Jaunarenari bere jokoa egiten utzi; 29 eta 15 ipini zuten margailua. Beteranoek markagailua iraultzeko ahalegina egin bazuten ere, ezin izan zuten: “Gazteen pauso ederra eman dute finalaurrekoetara sailkatzeko. Beteranoek, ostera, datorren domekan [otsailak 23] irabazi beharra dute txapelketatik kanpo ez geratzeko”.

Mendez-Ibon eta Jaunarena-Astigarraga Beteranoen Trinkete Txapelketan

Mendez-Ibon eta Jaunarena-Astigarraga.Akarregi Pilota Elkartea

Partida erabakigarriak. Gero eta gertuago dago finalaurrekoetako fasea. Domekan [otsailak 23] jokatuko dute pilotariek bosgarren jardunaldia; partida erabakigarriak dituzte aurretik partaideek. Hala, 10:00etan emango diete hasiera jardunaldiari Mendez-Ibon eta Izeitxo-Martxel bikoteek: “Hauek txapelketako bikote gazteak dira. Nahiz eta Izeitxo eta Martxel anaiak faboritoak izan, joko bizkor eta alaia ikusteko aukera edukiko dugu”. 11:00etan, ostera, Rober-Egaña eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteek jokatuko dute: “Rober bergararrak eta Egaña mendaroarrak ez dizkiete erraz utziko gauzak, ze, ondo dabiz eta finalera heltzeko faboritoak dira. Jaunarenak eta Etxezarragak bai ala bai irabazi behar dute txapelketak aurrera jarraitzeko”.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.