Mutrikuarrek urrezko domina bat eta zilarrezko bi irabazi dituzte Gipuzkoako Ergometro Txapelketan
Garazi Floresek lehenengo postua lortu du emakumezko haurren mailan, eta Iraia Ituartek, bigarrena. Juan Luis Elezgaraik, ostera, gizonezko beteranoetan bigarren postua eskuratu du.

Joan den domekan [otsailak 16] Gipuzkoako Ergometro Txapelketa lehiatu zuten arraunlariek Donostian, eta bertan izan ziren Mutriku Arraun Taldeko zazpi kide ere. Emaitzak onak lortzea gutxi balitz, urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortuta itzuli dira etxera.
Emakumezko haurren kategorian 23 partaide egon ziren, eta horietatik sei izan ziren mutrikuarrak. Lehenengo postua eskuratu zuen Garazi Flores mutrikuarrak, 3 minutu eta 40 segundoko denbora eginda. Bigarren postuan ere, klub bereko Iraia Ituarte geratu zen: Floresengandik hamahiru segundo eskaera amaitu zuen Ituartek, 03:53.07ko denbora eginda. Laugarren postuan Illunbe klubeko Aiara Uriabarrenarekin berdinketa lortu zuen Irene Alvarez mutrikuarrak, 04:06.07ko denbora eginda. Zazpi, zortzi eta bederatzigarren postuak ere mutrikuarrentzat izan ziren, Haizea Arrieta, Udane Gutierrez eta Lea Saraguetarentzat, hurrenez hurren.
Gizonezko beteranoen kategorian, ostera, bigarren postua lortu zuen Juan Luis Elezgarai mutrikuarrak, 03:50.02ko denbora eginda; Aitor Beitia irabazlearengadik hamar segundora geratu zen Elezgarai.