Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Mutrikuko Udalak Merkatu Plazako bi salmenta postu lizitatuko ditu

Mutrikuko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira proposamenak, otsailaren 28a [barikua] baino lehen.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2025/02/18

2024an Mutrikuko Merkatu plaza berritu zutenetik, herritarren “topaleku” bihurtu da. Izan ere, udalerriaren erdigunean kokatzen da merkatua, eta herritarrak alde batetik bestera ibiltzen dira erosketak egiten dituzten bitartean. “Hirigune historikoaren bihotz-bihotzean kokatzen da, eta 2024. urtean berritu zenetik, herritar guztientzako gune erakargarri bat da, herriaren erdigunean kokatuta dagoena, eta denentzako topalekua dena. Egindako lanekin, espazioaren energia-eraginkortasuna, erosotasuna eta irisgarritasuna hobetzea lortu da, bai bertan lan egiten duten pertsonen lan baldintzen onurarako, eta baita, erostera etortzen diren kontsumitzaileentzako ere”. 

Guztira, sei postu finko ditu plazak, eta horietatik lau beteta dauden arren, gainerako bi salmenta postu finkoak lizitatuko ditu Mutrikuko Udalak. “Gaur egun Itxasne fruta dendak, Perras arrandegiak, Goxart gozotegi-kafetegiak eta Iratxe lora dendak dira postu finkoetan daudenak. Bi postu libreei dagokienez, otsailaren 13an iragarki bat argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, postuen esleipenerako baldintzak argitaratuz”. Mutrikuko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira proposamenak, eta epea otsailaren 28an [barikua] amaituko da. 

Hirugarren eta bosgarren postua lizitatuko ditu udalak. Lehenengoak, 22,47 metro karratuko azalera erabilgarria du, eta bigarrenak, 22,02 metro karratukoa. Behin esleituta 10 urterako izango da, eta beste 10 urtera luzatzeko aukera izango du emakidadunak. Baldintza ekonomikoei dagokienez, lizitaziorako oinarrizko kanona 600 eurokoa izango den arren, lizitatzaileek prezioa hobetu dezakete egindako eskaintzan. Horrez gain, emakidadunak jabari publikoko ondarearen erabilera pribatiboagatiko tasa ordaindu beharko du: “Tasa hori urtero eguneratzen da. 2024koa 3,43€ metro karratuko izan da”.

Postua esleitzeko orduan, irizpide desberdinak hartuko dira kontuan: “Proposamen ekonomikoa; aurkeztutako proiektua; lizitatzailearen egoera soziala, familiakoa, ekonomikoa eta lanekoa; enplegua sortzea eta autoenpleguaren sustapena; eta euskararen jakite maila hartuko dira kontuan”. Gainera, indarrean dagoen ordenantzaren arabera, jarraian zehaztutako salmenta postu motak jarri daitezke Mutrikuko Merkatu Plazan: “Arrandegia, itsaskitegia, harategi, urdaitegia, fruta denda, barazki denda, okindegia, gozotegia, kafetegia, lore denda, eta aurretiaz aipatutako jarduerekin bateragarriak izan daitezkeen beste erabilera batzuk”. Informazio gehiago mutriku.eus webgunean jarri dute eskuragarri. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.