Sutondoak berotzen hasita
Txitxiburduntziaren inguruan bilduko dira datozen egunotan Lea-Artibairen luze-zabaleko hainbat txokotan.

Txitxiburduntziaz gozatzeko aukera paregabea edukiko dute Lea-Artibaiko herritarrek, egunotan. Suaren inguruan txorizoak erretzea izango da horietako gehientsuenen ardatz nagusia, baina ez bakarra.
Ziortza-Bolibarren, gazte nahiz adinekoentzako txitxiburduntziak prestatu dituzte. Batetik, jubilatuek Kanpapen egingo dute beraiena eguenean, eta Markola Guraso Elkarteak, ostera, martxoaren 15ean ospatuko du gaztetxoena. Aulestin, Ubilla aterpetxeak hartuko du ospakizuna. Eguenean, “taloa, txorizoa, urdaia, arrautzak eta tostadak” jateko aukera egongo da bertan; edaria norberak ordaindu beharko du, bestalde. Etzira arteko tartea dago izena emateko, 12 euroren truke.
Ikasle gaztetxoak izango dira protagonista hala Markina-Xemeinen, nola Munitibarren. Bietan ala bietan, txitxiburduntzia ikastolak edota guraso elkarteak antolatu dute.
EGITARAUAK
AULESTI
Otsailak 27 (eguena)
12:00. Txitxiburduntzia, Ubilla aterpetxean. Izena emateko epemuga: otsailaren 28a. Jende asko animatuko balitz, txanda bitan egingo lukete.
BERRIATUA
Otsailak 27 (eguena)
19:00. Txitxiburduntzi herritarra, herriko plazan. Jan-edana norberaren kontu.
ETXEBARRIAO
Otsailak 27 (eguena)
17:30. Txitxiburduntzia eta tostada jana, jubilatuen elkartean.
LEKEITIO / MENDEXA
Otsailak 27 (eguena)
14:15. Azkue Natura Ikastolak antolatuta, Sasikoipetsu Eguna, Mendexan eta Karraspion.
MARKINA-XEMEIN
Otsailak 27 (eguena)
18:30. Herritarrentzako txitxiburduntzia, Kontzejupean.
Arratsaldean zehar. Berakruze Ikastolako jolasgunean, txitxiburduntzia HH eta LHko ikasleentzat.
Otsailak 28 (barikua)
Eguerdian. Berakruz Ikastolako DBHkoen txitxiburduntzia.
MUNITIBAR
Otsailak 27 (eguena)
15:00. Txitxiburduntzia plazan, Txopitturri Gurasoen Elkarteak antolatuta.
ZIORTZA-BOLIBAR
Martxoak 7 (barikua)
19:00. Kanpape Jubilatuen Elkartearen txitxiburduntzia, Kanpapen.
Martxoak 15 (zapatua)
Arratsaldean. Txitxiburduntzia, Markola Gurasoen Elkarteak antolatuta.