Euskal Herriko musika eszena transfeminista ikertu du Udane Barinagarrementeria Lakak, master amaierako lanean. Honetarako, Zuk Zeuk Egizu filosofia lan tresnatzat darabilten eta politika transfeminista oinarri daukaten eszenak aztertu ditu. Eszena horietan plazera erdigunean dagoen elementua dela ondorioztatu du, besteak beste.
Ion Ibarluzeak Winter Serieseko bere bigarren txapela lortu du Aritz Erkiagagaz batera. Lehenengo txapela ezustekoarena izan bazen, bigarrena konfirmazioarena da.
Txitxiburduntziaren inguruan bilduko dira datozen egunotan Lea-Artibairen luze-zabaleko hainbat txokotan.
Gaur [otsailak 21] jokatuko dute bigarren finalaurrekoa Aritz Erkiagak eta Mikel Mantzisidorrek Xabi Barandika eta Unai Lekerikaren aurka. Finala ETB1etik emango dute.