Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Lehia estua egon da Goxua Txapelketako bederatzigarren jardunaldian

Guztira zazpi partida jokatu dituzte, eta horietako hainbat, tanto gutxiren aldeagaz irabazi dituzte. Eguenean hasiko dute hamargarren jardunaldia; inauterien ondorioz bi partida jokatuko dituzte.

Goxua txapelketako bederatzigarren jardunaldia

Goxua Txapelketako bederatzigarren jardunaldia amaitu berri dute pilotari ohiek; joan den eguenean [otsailak 20] hasi eta atzora [otsailak 23] arte zazpi partida jokatu dituzte. 

Eguenean [otsailak 20] hiru partida jokatu zituzten. Lehenengoak Muñozguren eta Kato izan ziren: Perran anaien kontra jokatu zuten, eta 18 eta 8 irabazi. Bigarren partida, ostera, orekatuagoa izan zen: Gorostigak eta Arandiak irabazi zieten Uriguen eta Azurmendiri, hiru tantoko aldeagaz (18-15). Are estuago egon zen egueneko azken partida: Andonik eta Jokinek 18 eta 16 irabazi zieten Anituari eta Basterretxeari.

Barikuan [otsailak 21] ere partida estuak jokatu zituzten pilotariek. Tanto bakarraren aldeagaz lortu zuten garaipena Unai Uzuriagak eta Xabat Uzuriagak, Zugadiren eta Gorosabelen aurka (18-17). Jarraian Anso-Legarra eta Varela-Unanue bikoteek jokatu zuten, eta Anso-Legarrak 18 eta 15 irabaztea lortu zuten. Barikuagaz amaitzeko, Aldapek eta Aranburuk jokatu zuten Txirloiren eta Allendaren aurka, eta irabazi egin zuten, 18 eta 10.

Asteko azken partida atzo [otsailak 23] jokatu zuten: Berasaluzek eta Isasik garaipena lortu zuten, 18 eta 10 Zubiriari eta Gomezi irabazita.

Hamargarrena. Eguenean ekingo diete hurrengo jardunaldiari, hamargarrenari, hain zuzen ere. Inauterien ondorioz, bi partida jokatuko dituzte: eguenean [otsailak 27] 19:45ean Ander-Arkaitz eta Lorenzo-Agirregomezkorta bikoteen arteko lehia ikusi ahalko da, eta zapatuan [martxoak 1], 18:00etan, Esnaola-Mujika eta Latxi-Etxebarriaren artekoa.

Goxua txapelketako bederatzigarren jardunaldia