Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Emakumeak izango dira protagonista karmeldarren aretoan

'Emakumeak 1931-1939' argazki erakusketa aurkeztuko dute Larrabetzu Oroimena taldeak eta Ahaztuen Oroimena Elkarteak, barikuan [otsailak 28], 19:00etan.

Emakumeak 1931-1939 erakusketa Alberto Unamuno, Ahaztuen Oroimena Elkarteko arduraduna, azalpenak ematen
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/02/27

Larrabetzu Oroimena taldeak eta Ahaztuen Oroimena Elkarteak Emakumeak 1931-1939 argazki erakusketa antolatu dute karmeldarren aretoan. Erakusketaren aurkezpena egingo dute barikuan [otsailak 28], 19:00etan, karmeldarren aretoan bertan.

Martxoaren 15era arte egongo da ikusgai, eguen eta barikuetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara. Domekan [martxoak 2], inauteriengatik, ez da zabalik egongo. Horrez gain, herriko ikastetxeekin eta jubilatuen elkarteagaz bisita gidatuak egiteko aukera aztertzen ari dira. Garaiotan entzuten zen Bilboko irrati batek girotuko du erakusketa.

Martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira antolatu nahi izan dute orain erakusketa. Hain zuzen ere, azaldu dutenez, Mugimendu Feministak faxismoaren aurkako lanean ere oinarritu nahi izan dute M8a eta erakusketan milizianen edota La Pasionariaren inguruko informazioa dago. “Erakusketarako aukeratutako argazkiekin emakumeak protagonista nagusi izan ziren garai historiko honetako memoriaren zati hori berreraikitzen saiatu gara, modu zatikatuen bada ere”.

Errepublika garaian askatasun eta eskubide asko lortu zituzten emakumeek, boto eskubidea edota Dibortzioaren Legea, besteak beste. Eskuratu berri ziren eskubideen babesean, emakumeak ordura arte kanpoan egon ziren espazioetan agertzen hasi ziren, eta, ondorioz, “hautsi egin zen tradizio zaharrek eta aurreiritzi sekularrek babestutako emakume prototipoa”. Diktadura frankistak, ordea, aurrerapenak baliogabetu zituen eta “berriro ama eta emazte rola” betetzera behartu.

“Emakumeak protagonista nagusi izan ziren garai historiko honetako memoriaren zati hori berreraikitzen saiatu gara”

Bide hori erakusten duten 53 panel jarri dituzte karmeldarren aretoan. Horietako sei Ahaztuen Oroimenak jarri ditu, “Markina-Xemeingo zein Lea-Artibaiko gerra garaiko argazkiak agertzen dira”. Bereziki bi panel nabarmendu dituzte, duela hilabete inguru aurkitutakoak eta lehen aldiz ikusgai jarriko dituztenak. Panel batean ERRI eta Mujeres aldizkarietan aurkitu dituzten argazkiak ipiniko dituzte, herriko nahiz eskualdeko erreferentziak dituen argazkiekin. Bigarrena, Arizmendi Torre baserriko argazki bat da, gerra garaian baserrietako bizimodua zelakoa zen erakusten duena.

Ahaztuen Oroimena taldetik nabarmendu dute 2004tik dauela lanean, informazioa eta batez ere testigantzak jasotzen: “Gaur egun errazagoa da, baina lehen benetan zaila zen batzuetan eta Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala edota Euskadiko Artxibo Historikoa bezalako iturri bibliografiko espezifikoetara jo behar genuen”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.