Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emakumeek ere Jai Alai Liga jokatuko dute

Emakumeen Jai Alai Liga aurkeztu dute gaur [martxoak 2], Durangoko Ezkurdin. Hain zuzen, kantxa horrek hartuko du ligaren hirugarren geltokia: martxoaren 10, 17 eta 24an jokatuko duten Euskotren Winter Seriesa. Bestalde, gizonezkoen Banakako Seriesa ere plazaratu dute.

Argazkia: Eraman Jai Alai.
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua,Lekeitio,Markina-Xemein,Mutriku
2025/02/27

Emakumezkoen zesta-punta boladan dago, etengabe hazten eta hazten. Horren erakusle gaur [martxoak 2] Durangoko Ezkurdi pilotalekuan plazaratu duten berria: emakumeek ere Jai Alai Liga edukiko dute. Hamar txapelketako egutegiarekin, ligaren lehendabiziko aldiak Ipar eta Hego Euskal Herria hartuko ditu. 2023. urtea mugarri izan zen emakumezkoen zesta-puntarako, orduantxe lehiatu baitzuten estreinakoz Winter Seriesa; aurten hirugarren ekitaldia jokatuko dute, Ezkurdi frontoian bertan, martxoaren 10ean, 17an eta 24an. Euskotren Winter Seriesa, hain zuzen ere, ligaren hirugarren proba izango da, abendua eta urtarrila bitartean jokatu zuten Berriatua Master Seriesaren eta martxoan jokatuko duten Araba Euskaraz Master Seriesaren ondoren.

III. Euskotren Winter Seriesean, lau puntista bikote ariko dira zein baino zein gehiago. Maite Ortiz de Mendibil andetxarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra; Helena Barrenetxea durangarra eta Arai Lejardi markina-xemeindarra; Ihart Arakistain sopeloztarra eta Frida Watkins zumaiarra; azkenik, Elaia Gogenola berriatuarra eta Oaia Otaño mutrikuarra. Partidu denak ala denak 19:30ean hasiko dituzte, eta Euskal Telebista bidez jarraitu ahalko dira, 22:20an hasita.

Otaño izango da hirugarren ekitaldiak edukiko duen erakargarri handienetako bat. Mutrikuarrak emakumezkoen txapelketa entzutetsuenean debuta egingo du. Berarekin batera, Barrenetxeari etxeko jarraitzaileen aurrean jokatzea egokituko zaio, eta Arakistain Ezkurdiko kantxara bueltatuko da, iaz osasun arazoengatik lehiaz kanpo geratu ondoren. Haiekin batera, ligaren lehenengo txapelketa, Berriatukoa, irabazitako Arakistainek eta Lejardik osatuko dute parte hartzea. Goi mailako partaidetza edukiko du, horrenbestez, Durangoko hitzorduak.

Liga sailkapeneko zortzi puntistarik distiratsenek Lauko Finala jokatuko dute

Liga, gizonezkoekin gertatu legez, Lauko Final formatudun lehiagaz erabakiko da, denboraldiko zortzi puntistarik onenen artean jokatuko dutena. Gainontzeko bederatzi txapelketei dagokienez, honakoak izango dira: Araba Euskaraz Master Seriesa (martxoak 7-21), Lekeitio Master Seriesa (apirilak 5-17), Zumaia Master Seriesa (apirilak 7-21), Bilbao Iron Cup (maiatzak 16-30), Mutriku Master Series (uztailak 11-25), Donibane Lohizune (data zehaztu barik), Biarritz (data zehaztu barik) eta Lauko Finala (data zehaztu barik). Martxoaren 10ean, Ortiz de Mendibil eta Aldazabal Barrenetxearen eta Lejardiren kontra ariko dira. Hilaren 17an, Arakistainek eta Watkinsek Gogenolaren eta Otañoren jokatuko dute. Bai emakumezkoen lehiaketaren, bai gizonezkoen banakakoaren finalak martxoaren 24an izango dira.

Argazkia: Eraman Jai Alai.

Banakako Seriesa.
Gizonezkoen Banakako Seriesak ere zenbait berrikuntza edukiko ditu, hala formatu, nola parte hartze aldetik. Sei pilotarik parte hartuko dute aurten, eta txapelketari final-laurdenetatik ekingo diote. Antolatzaileen arabera, norgehiagoka “gogorrak” daude aurreikusita, tartean, kantxaren ezaugarri bereziak direla eta. Hain zuzen, Durangokoa gainontzekoak baino plaza laburxeagoa da, 52 metroko luzera duena, buruz buruko neurketetarako edota emakumezkoen jokorako “aproposa”. Gizonezkoen lehiari martxoaren 10, 17 eta 24az gain, hilaren 3a gehituko zaio.

Lehen jardunaldian, Jean Dominique Olharan pauetarra  Eusko Label Winter Seriesko txapeldunorde Ludovic Ladutxe getariarraren aurka ariko da; ondoren, Xabier Barandika gernika-lumotarrak Eñaut Urreisti mutrikuarraren kontra neurtu beharko ditu indarrak. Bigarren jardunaldian, Winter Seriesko edota Biscayne Cupeko irabazle Aritz Erkiaga ispastertarrak Barandika edo Urreisti izango ditu arerio. Hirugarren jardunaldian sartuko da ekuazioan Johan Sorozabal miarriztarra, Olharanen edo Ladutxeren aurka. 

Lau egunetarako bonoez gain, jardunaldi bakoitzerako eguneko sarrerak ere eskuratu daitezke

Eraman Jai Alaitik iragarri dutenez, lau jardunaldietarako bonoak salgai daude, beraien webgunean. Era berean, bihar [otsailak 28] ipiniko dituzte salgai egun bakoitzeko sarrerak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.