Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Gaztetxe Eguna antolatzeko lehenengoko bilera irekia deitu du gazte asanbladak

Bihar [otsailak 28] egingo dute Gaztetxe Eguna antolatzeko lehenengo asanblada irekia Mutrikuko Gaztetxean.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/02/27

Mutrikuko Gazte Asanbladak bigarrenez antolatuko du Gaztetxe Eguna apirilaren 12an [zapatua], herriko gazteak elkartu, eta gaztetxeari zentralitatea emateko helburuagaz. Horretarako, bilera irekia egingo dute bihar [barikua], 18:30ean Mutrikuko Gaztetxean: “Bihar hasiko gara egunari forma ematen. Asmoa, agertzen garen gazteon artean eguna bera diseinatzea da. Herriko gazteak elkartzeko gune bat sortzea da egunaren xedea, eta antolakuntzan zenbat eta jende gehiago egon, orduan eta aberatsagoa izango da egitaraua. Horrez gain, gaztetxeari zentralitatea eman nahi diogu, denon espazioa dela mahaigaineratu, eta herriko gazteek bertan egin dezaketen ekarpena erdigunean jarriz”, adierazi dute Mutrikuko Gazte Asanbladako kideek. 

Pasa den urtean egun guztiko egitaraua antolatu zuten, eta aurten ere asmo bera dute, nahiz eta biharko bileran adostuko duten formatua. “Txupinazoarekin eman genion hasiera egunari, olinpiadekin jarraitu, eta bazkaria egin genuen gaztetxean. Arratsaldean jarraitu zuen egitarauak: kontzertua, txaranga, karaokea… Aurten ere egun guztiko egitaraua antolatzea da asmoa, baina hori, biharko asanbladan zehaztuko dugu. Bertan erabakiko dugu noiz izango den hurrengo bilera”. Mutrikuko Gazte Asanbladako kideek bilerara joateko gonbita luzatu die herriko gazteei, eguna “denen” artean antolatzeko. 

Martxoko egitaraua. Mutrikuko Gazte Asanbladak biharko bilera irekiarekin emango dio hasiera martxoko egitarau “borobilari”. Izan ere, hilabetean zehar, “denetarik” egiteko aukera izango dute gaztetxean. “Zapatuan [martxoak 1], inauteriak direla aprobetxatuta, irekita egongo da gaztetxean eta karaokea egongo da; martxoaren 5ean [eguaztena], martxoaren 8ra begirako hitzaldia antolatu dugu, 18:00etan; martxoaren 14an [barikua], irakurle taldearen hirugarren saioa egongo da, 19:00etan, eta Nanni Balestriniren Los invisibles liburua landuko dugu; martxoaren 15ean [zapatua], 12:00etan, gitarra saioa egongo da, eta iluntzean, Gaztetxea bertsotan egitasmoa izango dugu; martxoaren 21ean [barikua] Defentsa komunitatearen eskutik okupazioaren egungo testuinguru politikoa landuko duen hitzaldia egongo da, 18:30ean; martxoaren 28an [barikua], 18:00etan, Ahoztar Zelaietak La Ertzaintza que viene liburua aurkeztuko du, eta martxoaren 29an [zapatua] gitarra saioa izango dugu berriro, 12:00etan”. Ekimen guztiak gaztetxean izango direla zehaztu dute antolatzaileek, eta aipatu dutenez, sare sozialetatik emango dute egitarau guztiaren berri.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.