Hiru geraleku izango ditu Lea-Artibain 22. Laburbira zirkuituak
Lea-Artibaiko hiru herritan emango dituzte euskarazko film laburrak. Eguenean [martxoak 6] egingo dute aurrestreinaldia Donostin.
22. Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituko lan aukeratuak martxoaren 7tik apirilaren 11ra arte ikusi ahalko dira. Hain zuzen ere, zirkuituak hiru geraleku izango ditu Lea-Artibain.
Martxoaren 16an, domeka, Aulestin eta Etxebarrian proiektatuko dituzte. 18:00etan Aulestiko udal areto nagusian eta 18:30ean Etxebarriko kultur aretoan, biak ala biak udalak antolatuta. Markina-Xemeinera apirilaren 6an helduko da, udalak antolatuta, 18:00etatik aurrera eskainiko dituzte, Esperantza Aretoan.
Eguenean [martxoak 6] egingo dute aurrestreinaldia Primeran plataformak eta Taupa Euskaltzaleen mugimendak Donostiko San Telmo Museoan. Gero, Euskal Herriko 50 herritara helduko dira zinema jaialdiak. Guztira 97 minutuko film labur sorta da.
Besteak beste, Goya sarietako izendatutako Ekain Irigoienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua filmak daude. Horrez gain, Uhezinema jaialdiko Utlandsk lan irabazlea ere dago baita Alaia Martinek Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateogaz batera zuzendutako Pentsatzen dut filma.
Euskaltzaleen Topagunetik esan dute bilduma “aparta” eskainiko dute beste urte batez. “Eduki zien estiloz denetariko filmekin osatuta dago bilduma, gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparte da film labur sorta hau”, azaldu dute. Film laburrak euskaraz egindakoak dira, 2024an ekoitzitakoak eta 25 minututik beherakoak.
Hurrengokoak dira 2025eko Laburbirako filmak:
-
Prosopagnosia (Ekain Martinez de Lizarduy)
-
Plazer bat (Sonia Estevez)
-
Betiko gaua (Eneko Sagardoy)
-
Europa (Ekain Irigoyen)
-
Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena)
-
Hor konpon (Jone Arriola)
-
Goodbay Kepler (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño eta Iraia Yarto)
-
Utlandsk (Alba Lozano)