
Eusko Jaurlaritzako Portuko Zuzendaritzak eta Ondarroako Udalak portuko jabetzako 35.000 metro koadro kuadeatzeko emakida akordioa sinatu dute. Ondarroako EAJk "begi onez" ikusi du akordioa, baina "berandu" datorrela aurpegiratu dio EH Bilduko udal gobernuari.

Eguen honetatik [martxoak 6] hasita, eguenero egongo da auzo taxi zerbitzua, hiru hilabete inguruz; ostean, funtzionamendua aztertu eta Ziortza-Bolibarko Udalak zerbitzua urte guztira luzatzea baloratuko du.

Lekeition eta Ondarroan martitzenerako [martxoak 4] utzi dituzte inauterietako ekimenik garrantzitsuenak.

Lea-Artibaiko hiru herritan emango dituzte euskarazko film laburrak. Eguenean [martxoak 6] egingo dute aurrestreinaldia Donostin.

Barikuan [martxoak 7] Ispasterko Udalaren ekimenez, Naizen Elkarteko kideek hitzaldia emango dute.

30 herritar inguruk parte hartu dute 'Emakumeak 1931-1939' erakusketaren irekiera ekitaldian; Iñaki Berazategi larrabetzuarrak eman du hitzaldia. Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 15era arte.