Mozorroak janzteko ordua oraindik ez da amaitu
Lekeition eta Ondarroan martitzenerako [martxoak 4] utzi dituzte inauterietako ekimenik garrantzitsuenak.

Irudimena aske uzteko garaia da. Azken egunetan prestatu dituzten mozorroei azken ukituak egin eta horiek kalean erakusteko prest daude Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrak. Han eta hemen, kalejirak, lehiaketak edota bestelakoak egingo dituzte aratusteetan murgiltzeko eta hainbat eta hainbat herriko txoko kolorez janzteko. Hala, jai giroa nagusituko da, prestatu dituzten denetariko egitarauek hori baitute helburu: errespetuz jantzita, herriko txokoak giro onez betetzea.
Euskal inauterien tradizioa neguaren amaierarekin eta udaberriaren helduerarekin lotuta ei dago, eta hori ardatz izanik ospatuko dituzte ekimenak. Lekeition eta Ondarroan, ikastetxeetako ikasleen desfileak izango dira martitzeneko plana. Lekeition, antzerkiak edo ikuskizunak ere eskainiko dituzte, eta Lekeitio 700 gaiaren arabera antolatu dituzte horiek. Ondarroan, aldiz, desfilearen ostean, Txirrimorraskik antolatutako jaia egongo da Itsasaurren.
Prestatutako guztia ospatu ostean, era eta egun desberdinetan agurtuko dituzte aratusteak herriotan. Ondarroan, Musika Plazan erre beharrean, aurten Itsasaurren erreko dute Miel Otxin, plaza itxita baitago. Lekeitiarrek suzko zezenagaz esango diete agur inauteriei, eta, beste askok, aldiz diskofesten edo DJ-en musikarekin dantzan.
Egitaraua herriz herri:
LEKEITIO
Astelehena, martxoak 3.
- 19:00. Kalejira Itxaropena txistulariekin, Nautikatik hasita.
Martitzena, martxoak 4.
- 10:30. Kalejira eskola eta ikastolako ikasleak Lekitto musika bandak lagunduta, Atea kaletik plazara.
- 12:00. Antzerkia ikastolako umeen eskutik, frontoian.
- 12:30. Jaialdi musikatua, herri eskolako ikasleekin, plazan.
- 17:30. Txokolate jana plazan, Lekeitio Lagunkoia taldeak antolatuta.
- 18:00. Umeentzako antzerki musikatua, Ai Zapotxin, plazan. Eguraldi txarra egingo balu, Ikusgarrin.
- 19:30. Suzko zezena, plazan.
- 21:00-00:00. DJ saioa eta mozorro lehiaketa, Eskolapean. Ez da izena eman behar.
MARKINA-XEMEIN
Astelehena, martxoak 3.
- 12:00. Lur Korta ipuin kontalaria liburutegian, 4 urtetik gorako umeentzat.
- 17:00-18:30. Uhagonen sormen tailerra: Nornani. 4 urtetik gorakoentzat.
ONDARROA
Martitzena, martxoak 4.
- 11:30. Herriko umeen kalejira, Ibaiondotik Itsasaurre plazara.
- 12:15. Animazioa Itsasaurren, Txirrimorraskiren eskutik.
- 18:00. Playback lehiaketa Itsasaurre plazan udalak antolatuta.
- 18:45. Inauterietako dantzak kalerik kale, Kofradia Zahar aurretik hasita, Kresala kultur elkarteagaz. Amaieran Miel Otxin erreko da Itsasaurren.
- 20:00. Artelan kultur elkartearen eskutik, Akularen enterrua, Barratik Zubi Zaharreraino, eta, sermoiaren ostean, Akula uretara!
ZIORTZA-BOLIBAR
Zapatua, martxoak 15.
- 14:30. Kanpape jatetxean bazkaria.