Transexualitatea izango dute hizpide Ispasterren
Barikuan [martxoak 7] Ispasterko Udalaren ekimenez, Naizen Elkarteko kideek hitzaldia emango dute.
Ispasterko Udalak, Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteagaz elkarlanean, Transexualitateari buruzko hitzaldia antolatu du. Barikuan [martxoak 7] egingo dute, 18:30ean, Iñigo Egiluz aretoan.
Naizen elkarteko kideak bertan izango dira, eta aurreratu dutenez, hainbat gai izango dituzte hizpide. Adibidez, sexu identitatea eta transexualitatea ulertzeko “giltzarriak” emango dituzte eta guraso bezala izan beharreko jarrerak azalduko dituzte: “Laguntzeko, ezinbestekoa da ulertu ahal izatea eta ulertzeko, ezagutza funtsezkoa da.
Familia inguruaz gain, eskolako testuingurua ere aztertuko dute Naizen elkartekoek, hemen ere arlo garrantzitsuenak azalduko dituzte. “Zenbait gogoeta plazaratuko dira, eskola gune segurua izan dadin eta haur eta gaztetxoak diren bezala garatu eta hazi daitezen”.