1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskia gogora ekarri dute Ondarroan

Urtero legez, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskia gogora ekarri dute Ondarroan, LAB sindikatuak eta Ernai Gazte Antolakundeak. Atzo [martxoak 3] egin zioten omenaldia sarraskian hildako langileei, Alamedako monolitoan, eta orduko langileen borroka gogora ekarri zuten, “aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren beharrezkotasuna” aldarrikatuz. Dantzariek agurra egin ostean bertaratu zirenek loreak eskaini zieten eraildako langileei, eta ondoren, txistuaren laguntzagaz eman zioten amaiera ekitaldiari.