Barikuan [otsailak 28] aurkeztu zuen Mutrikuko Udalak 'Mutriku Market' plataforma. Une honetan, 47 establezimenduk hartzen dute parte.
Ondarrutar eta lekeitiarrek inauteri martitzena ospatu dute gaur [martxoak 4]. Ume, gazte nahiz nagusi, denek hartu dute mozorrotzeko tartea, eta kalejiran herriko kaleak zeharkatu dituzte. Arratsaldean jaiak aurrera jarraituko du.
EƱaut Urreistik 2 eta 1 galdu du Xabier Barandikaren kontra, Durangoko Banakako Seriesean. Barandikak, hain zuzen, Aritz Erkiaga izango du aurkari, datorren astean.
Lagunkoi taldeak bere margolan baten erreprodukzioa egin du; eguenean egingo dute inaugurazioa. Gainera, koadro originala ikusteko aukera ere egongo da: "Originala ikusteko aukera bakarra izango da, etxe pribatu batean dago-eta".
Apirilaren 24ra arte egongo da sinatzeko aukera, udaletxeko harreran. Bestalde, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren hitzaldia egongo da barikuan [martxoak 7], Lekeition