Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bertoko saltokiak sustatzeko 'Mutriku Market' plataforma sortu du Mutrikuko Udalak

Barikuan [otsailak 28] aurkeztu zuen Mutrikuko Udalak 'Mutriku Market' plataforma. Une honetan, 47 establezimenduk hartzen dute parte.

Mutriku Marketen aurkezpena AurkezpenaMutrikuko Udala
Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2025/03/04

Udalerriko merkataritza modernizatu eta bultzatzeko Mutriku Market plataforma jarri du martxan Mutrikuko Udalak. Abenduan sortu zuen plataforma, eta pasa den barikuan [otsailak 28] aurkeztu zuen udalak jendaurrean, herriko merkataritzako ordezkariekin batera. Marketplace berritzaile bat da honakoa, eta Whatsapp aplikazioan oinarritutako elkarrizketen bidezko salerosketak egiteko plataforma da. 

“Online erosteko joera geroz eta handiagoa da, eta establezimendu txikietan gutxik egin diezaiokete aurre euren kabuz. Mutriku Marketekin, udalak saltoki txikiei kontsumo modu berri horretara egokitzen laguntzen die”, adierazi du Mutrikuko Udalak. Gainera, horretarako, bertako komertzioaren nortasuna “babestu” eta “indartzeko” aukera ematen duen teknologia erabili dute; kontsumitzaileei aukera “hurbil” eta “pertsonalizatua” eskainiz eta pertsonen arteko harremanean oinarrituta: “Horrek markatzen du hurbileko merkataritzaren eta merkataritza elektronikoa erraldoi handien arteko desberdintasuna“. 

Aurkeztu berri duten proiektua saltokiak aro digital berrira egokitzeko “aurrerapausoa” dela azpimarratu du Mutrikuko Udalak. Horrez gain, kontsumitzaileentzako erosketa esperientzia hobetzeko aukera “ezin hobea” ere izan daitekeela adierazi du: “Establezimendu txikien zerbitzua egungo kontsumitzaileen beharretara egokitzeko gakoa izan daiteke”. 

Plataformak saltokiei mesede egiteaz gain, kontsumitzaileei ere “zuzeneko” abantailak ekarriko dizkiela nabarmendu du udalak: “Erabiltzaileak eroso sartu ahal izango dira euren telefono mugikorretatik Mutrikuko merkataritza establezimenduen, ostalaritza establezimenduen eta beste zerbitzu batzuen informazio orokorrera, bai eta establezimendu ezberdinen produktuen katalogoa ikustera ere”. Gainera, kontsumitzaileak lehenengoak izango dira informazioa jasotzen, eta produktuei buruzko galderak egin ahal izango dituzte. 

“Mutriku Marketekin, udalak saltoki txikiei kontsumo modu berri horretara egokitzen laguntzen die”

Mutriku Market webgunean salgai dauden produktuen katalogoa ikusi dezake erabiltzaileak, eta behin hautatuta, plataformak erabiltzaile birtualera bideratuko du kontsumitzailea, erosketa prozesuarekin hasteko Whatsapp bidez. “Erosketak modu erraz eta seguruan egiteko aukera eskaintzen du. Era berean, produktuen bilketa puntua hautatzeko aukera ematen du, eta produktu freskoari dagokionean, Mutrikuko Merkatu Plazan abenduan jarritako armairu hoztuak erabiltzeko aukera emango du”. 

Momentu honetan 47 establezimendu ditu Mutriku Marketen direktorioak, eta Mutrikuko Udalak zehaztu duenez, ekimena bultzatzen jarraitzeko asmoa du: “Plataformaren funtzionaltasuna zabaltzeko eta saltoki gehiago euren produktuen katalogoarekin integratzeko ekimena bultzatzen jarraituko dugu; izan ere, direktorioko establezimendu guztiek ez dute oraindik aukera hori eskaintzen”. 

Plataformara sartzeko interesa duten erabiltzaileek Merkatu Plaza, Turismo Bulegoan edo herriko etxebizitza guztietara bidaliko den eskuorrietan egongo den QR kodea eskaneatzearekin nahikoa izango dute. “Kodea eskaneatu ondoren elkarrizketara sartuko dira zuzenean, eta bertan terminoak eta baldintzak onartu eta zein hizkuntzatan komunikatu nahi duten aukeratu beharko dute. Urrats horiek egin ondoren, zerbitzuaren erabilera erraza eta intuitiboa da”. 

Mutriku Market plataforma tokiko merkataritzaren etorkizunaren aldeko apustua dela nabarmendu du Mutrikuko Udalak: “Garai berrietara egokitzearekin duen konpromiso irmoa erakusten du, gure herria bakarra egiten duen esentzia eta identitatea galdu gabe”. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.