Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jose Arrueren margolana, Santa Katalinarako bidean

Lagunkoi taldeak bere margolan baten erreprodukzioa egin du; eguenean egingo dute inaugurazioa. Gainera, koadro originala ikusteko aukera ere egongo da: "Originala ikusteko aukera bakarra izango da, etxe pribatu batean dago-eta".

Jose Arrueren irudia margotu dute Santa Katalina bideko aterpean
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/03/04

Azken asteetan Lekeitioko Lagunkoi taldeak antolatuta lan eta lan aritu dira hainbat herritar Santa Katalinako bide zaharreko aterpetxea txukundu eta egoki ipintzen. Auzolanean aritu dira Lekitto Bedarragaz batera, eta heldu zaie egindako lana herriari erakusteko ordua: eguenean [martxoak 6] 18:00etan ipini dute hitzordua.

2024ko abenduan aterpea garbitu eta hormak margotu zituzten. Urtarrilean, ostera, teilatuko eta atzeko aldeko untzaorriak kendu zituzten, eta otsailean Jose Arrue margolariak 1920ko hamarkadan margotutako lana erreproduzitu zuten aterpeko horman: “Jose Arruek Fausto Ibañez de Aldekoa txakolindegi famatuari publizitaterako egindako margolana da”. Halaber, eguenean Lagunkoi taldea zer den eta zer egiten duten azaltzeaz gain, egindako margolanak eta txakolinak herrian izan zuen garrantzia azalduko dute. 

Lagunkoi taldeko kideek herritarrei nahiz inguruko biztanleei inauguraziora bertaratzeko gonbidapena luzatu diete: “Polita izan daiteke ibilaldi bat egin bitartean Santa Katalinara joan eta horman margotutakoa ikustera. Gero, abantaila modura, koadro originala ikusteko aukera egongo da; aukera bakarra izango da, ze, ez dago museo batean, etxe pribatu batean baizik”. Gonbidapena herritarrei luzatzeaz gain, eskualdeko Lagunkoi talde guztiei ere bertaratzeko deia luzatu diete.

Jose Arrueren irudia margotu dute Santa Katalina bideko aterpean

Lanean aritu den lantaldea.Lekeitio Lagunkoia

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.