Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urreistik ezin izan dio Barandikari aurre egin

Eñaut Urreistik 2 eta 1 galdu du Xabier Barandikaren kontra, Durangoko Banakako Seriesean. Barandikak, hain zuzen, Aritz Erkiaga izango du aurkari, datorren astean.

Eñaut Urreisti, asteleheneko partiduan.Eraman Jai Alai
Alex Uriarte Atxikallende
Ispaster,Mutriku
2025/03/04

Durangoko Ezkurdik emakumezkoen Jai Alai Ligarako puntuagarria izango den III. Euskotren Winter Seriesa hartuko du martxoan zehar, baina emakumezko puntistena ez da Durangoko kantxan jokatuko den lehia bakarra izango: gizonezkoen Banakako Seriesa abiatu zuten atzo [martxoak 3]. Jean Dominique Olharan pauetarrak eta Xabier Barandika gernika-lumotarrak, hurrenez hurren, Ludovic Ladutxe getariarraren eta Eñaut Urreisti mutrikuarraren aurka garaipen garrantzitsuak poltsikoratu zituzten; garaipenak ez ezik, lehiaketaren finalaurrekoetara sailkapena ere ziurtatu zuten beterano biek.

Olharan nagusi agertu zen lehendabiziko norgehiagokan. Ladutxek baino eraginkortasun handiagoa kantxaratu zuen, eta erregularrago aritu zen. 4 eta 0 aurreratuta, Ladutxek markagailuan hurreratzeko saiakera egin zuen, baina ez zen nahikoa izan: pauetarrak ondo asmatu zuen sakeetan, eta errestoetan dominatu egin zuen. Joko hark lehen seta 12 eta 5 patrikaratzeko balio izan zion. Ladutxek, bere aldetik, tanto ederren bat edo beste utzi zuen. Esaterako, 7 eta 4koa txulaz lortu zuen, dotore, baina bere ekinak ez zuen isla argirik eduki markagailuan.

Argazkia: Eraman Jai Alai.

Bigarren setean, lehenengoan egindako hutsegiteak zuzentzen saiatu zen getariarra. Fidagarritasun handiagoak eragina izan zuen partiduan, pilotari bietako inor ez baitzen aurrea hartzeko gai izan. Markagailuak etengabe dantza egin zuen: 1 eta 3, launa, bosna, seina edota zortzina. Hain zuzen, zortziko berdinketaren tantoa eder askoa izan zen. Olharanek belauneko eroan zuen pilota, jarraian erremate gaitz bati ere aurre eginez; lehia gogorraren ostean, Ladutxek emeki-emeki utzi zuen pilota txapa gainetxoan. Azken tantoetan sendo azalduz, Eusko Label Winter Seriesko txapeldunordeak 10 eta 12ko markagailuarekin eskuratu zuen bigarren seta.

Berdinketa hausteko hirugarren setean, baina, segurtasun oro galdu zuen Ladutxek. Tanto guztiak esku-eskura eduki zituen Olharanek, markagailua haren erakusle: 5 eta 0. Garaipen esanguratsua lortu zuen pauetarrak, ia min hartu zuenetik bere ohiko mailatik aldenduta ibili baita. Hurrengo astean, Ipar Euskal Herriko beste puntista bat izango du arerio: Johan Sorozabal miarriztar gaztea. 

Materialarekin arazoak.
Bigarren neurketan, Barandikak gogor borrokatu behar izan zuen, garaipena bermatzeko. Izan ere, lehen setean bere aurkari Eñaut Urreistik sasoiko eta lehiakor dela frogatu zuen. Hasieratik aurrea hartuz, mutrikuarrak aurpegia erakutsi zion gernika-lumotarrari. Maila handiko jokoarekin, 7 eta 11kora arte aurreratu zen Urreisti. Seta eskuratzeko tanto bakar baten faltan, bost aukera eduki zituen, eta Barandika egoerari buelta emateko zorian egon zen. Edozelan ere, 11 eta 11koa azken tantoarekin biribildu zuen mutrikuarrak. 

Bigarren setak bestelako itxura eduki zuen. Barandika nahieran azaldu zen, boteretsu eta dominatzaile: sakeetan gailendu egin zen, baita erreboteetan, horma bikoetan, eskumaz nahiz errebeskadaz ere. Urreistik ezer gutxi egin ahal izan zuen, gernika-lumotarraren kontra: bana; 8 eta 1; 10 eta 2; azkenik, 12 eta 3. Materiala izan zen Barandikaren ardura nagusia, aurretiaz zesta bi puskatu baitzituen. Hain zuzen, Aritz Erkiagaren lanabesa probestu behar izan zuen. Azken setean, Urreisti 0 eta 2 aurreratu zen, baina Barandikak ziztu bizian bina berdindu zuen. 3 eta 2koarekin, partidua zabal-zabalik zegoen, baina Barandikak hiruna berdindu zuen, eta azken tanto biak maisuki egin zituen. Datorren astean, atzo erraminta utzi zion Erkiaga izango da bere arerioa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.