Autotramitaziorako makina berria jarri du Mutrikuko Udalak
Mutrikuko Udalak Zabiel Kultur Etxean jarri du autotramitaziorako makina berria, tramitazioak "modu errazean eta edozein momentutan" egiteko.

Mutrikuko Udalak autotramitaziorako makina berria jarri du martxan Zabiel Kultur Etxean. Udala itxita egon arren, herritarrek tramitazioak “edozein momentutan eta modu errazean” egitea du helburu.
Mutrikuko Udalak adierazi duenez, honetarako, Nortasun Agiria besterik ez da beharko: “Nortasun Agiriarekin makinan ordainagiriak ordaindu ahalko dira, baita, azken urteetako ordainagirien ziurtagiriak atera edota errolda nahiz errolda ziurtagiri historikoa lortu”. Horrez gain, isunak ere makinan bertan ordaindu ahalko dituzte herritarrek. “Hemendik aurrera, udalarekin tramiteak edozein momentutan eta modu errazean egiteko herritarren eskura dago autotramitaziorako makina”.