Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Final laurdenekin hasiko dira Goxua Txapelketan

Lehenengo mailako pilotariek jokatuko dituzte final laurdenak, eguenean eta barikuan [martxoak 6 eta 7].

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/03/05

Jardunaldi askoren ostean, lau aste baino ez dira falta Goxua Txapelketa amaitzeko. Lehenengo mailako pilotarien artetik jada erabakita daude final laurdenak jokatuko dituzten zortzi bikoteak. Hala, asteon egongo da final laurdenetako partida batzuk ikusteko aukera.

Eguenean [martxoak 6] 19:45ean hasiko dira partidak. Lehenengo Unai etxa Xabat Uzuriagak jokatuko dute Txirloiren eta Allendaren aurka, eta ostean, lehenengo final laurdenaren txanda izango da: Muñozguren-Kato eta Aldape-Aranburu.

Barikuan [martxoak 7] aldiz, Anitua-Basterretxea eta Adorrixa-Gandixa bikoteek hasiko dute jarduna. Ostean, bi final laurdenen txanda izango da: lehenengo, Iñakito eta Agarre neurtuko dira Berasaluzeren eta Isasisren aurka, eta ostean, Esnaola-Mujika bikotea Onagoitiaren Urizarren aurka.

Zapatuan [martxoak 8] jokatuko dituzte asteko azken partidak, 17:00etatik aurrera; denak bigarren mailako partidak izango dira. Lehenengo Peio Etxebarrieta eta Aner Arriola ariko dira Bustinduiren eta Ezpeletaren aurka. Ostean, Laka-Arrate eta Amoto-Urrutia bikoteen arteko lehiaren txanda izango da. Jardunaldiagaz amaitzeko, Arrieta anaiek jokatuko dute Andoni eta Jokinen aurka.

Partida bakarra. Joan den astean bi partida jokatzekoak ziren arren, inauterien eraginez horietako bat bertan behera geratu zen. Hala, Esnaola-Mujika eta Latxi-Etxebarria bikoteen arteko lehia ikusteko aukera baino ez zen egon; lehenengo bikotea kantxako jaun eta jabe izan zen, Latxi eta Etxebarria 18 eta 7 mendean hartuta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.