Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Finalaurrekoen fasean sartu dira Beteranoen Trinkete Txapelketan

Martxoaren 16an eta 23an jokatuko dituzte finalaurrekoak. Finala apirilaren 6an izango da.

Rober-Egaña eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteak Beteranoen Trinkete Txapelketan
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/03/05

Joan den domekan [martxoak 2] jokatutako bi partidek amaiera eman zieten Beteranoen Trinkete Txapelketako ligaxka faseari. Domeka honetan [martxoak 9] partidarik ez dagoen arren, datozen bi domeketan [martxoak 16 eta 23] finalaurrekoak ikusteko aukera egongo da, eta apirilaren 6an, finala.

Mmartxoaren 16an izango da, eta txapelketako bi bikote gazteenek jokatuko dute elkarren aurka. Bikote irabazleak, ostera, Lander eta Foster bikotearen aurka jokatu beharko du final aurreko partida. Martxoaren 23an Lander-Foster eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteen arteko itzuliko partida jokatuko dute: “Berdintasuna apurtzeko, Jaunarena eta Etxezarraga derrigortuta daude irabaztera”.

Joan den domekako partidei dagokienez, Rober-Egaña eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteek eman zieten hasiera seigarren jardunaldiari; lehenengo bikotea nagusi izan zen kantxan, 30 eta 11 irabazi baitzuten. Lehenengo sakeekin batera, Jaunarena eta Etxezarraga ipini ziren aurretik, 0-3. Hala ere, irabazleek aurrea hartu, eta segidan markagailua irauli zuten, 7-3 aurretik ipiniz; errenta handituz joan ziren, markagailuan 22-5 Rober eta Egañaren alde ipini arte. Jaunarenak eta Etxezarragak apur bat hurbiltzea lortu zuten arren (28-10), Etxezarragak ez zuen “bere ohiko ziurtasuna erakutsi”, hainbat pilota galdu zituelako. 

Bigarren partidan berriro Roberrek eta Egañak jokatu zuten, baina, Lander eta Fosterren aurka; Landerrek eta Fosterrek 30 eta 18 lortu zuten garaipena. Foster “oso ziur” ibili zen, eta hasi eta berehala 3 eta 0 ipini zuten markagailua. Rober eta Egañaren eguneko bigarren partida zen arren, “freskotasuna” erakutsi zuten, tanto gutziak borrokatuz. Hala, irabazleengana hurbiltzea lortu zuten, markagailua 17-15 ipiniz. Partidak aurrera egin ahala, baina, “nekea nabarituz” zihoan, eta 24-16 aurrea hartzea lortu zuten Landerrek eta Fosterrek. Azken lau tantoetatik hiru, sakez izan ziren.

Lander-foster eta Rober-Egaña Beteranoen Trinkete Txapelketan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.