Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Egaña frontoia irekita egongo da egunero

Egunero 09:00etatik 21:00etara irekita egongo da Egaña frontoia. Erreserbak egiteko prozedura eta gune itxiko araudia kaleratu du Mutrikuko Udalak.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2025/03/05

Otsailaren 14an inauguratu zuten Egaña frontoi estali berria, eta Mutrikuko Udalak jakinarazi duenez, aurrerantzean irekita egongo da egunero, 09:00etatik 21:00etara. Horrez gain, erreserben prozedura eta erabileraren gaineko araudiaren nondik norakoak zehaztu ditu udalak. 

Lekua erreserbatzeko kiroldegiko harrera zerbitzura deitu beharko da; 943 60 31 75 telefono zenbakira. “Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 21:30era, zapatutan 09:00etatik 14:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 12:30era”. Hala ere, telefonoz deitu nahi ez dutenek, online bidezko galdetegia beteta egin dezakete erreserba, beti ere, lehenengo, kiroldegira deitu eta helbide elektroniko bat emanda. “Behin helbidea eman eta gero, galdetegia partekatuko da erabiltzailearekin, eta erreserba egin ahalko du. Pertsona bakoitzak momentuan erreserba bakarra egin ahalko du, eta eguna pasa arte ezingo du berririk egin”. Mutrikuko Udalak adierazi duenez, erreserba ordaindu arte ez da behin betikoa egingo. “Bankuko transferentzia bidez edo Bizum bat eginda ordaindu ahalko da, eta ordainketa agiria mutrikukokiroldegia@gmail.com helbidera bidali beharko da. Hala ere, martxoko hilabetean zehar ez dira alokairu tarifak kobratuko, proba gisa erabiliko baita hilabete hau, erabiltzaileek ohitura hartu eta erreserbak egoki egiten direla ziurtatzeko“. Behin prozedura guztia amaitzean, behin betiko erreserba egingo da eta kiroldegiko harreratik jakinaraziko zaio erabiltzaileari. 

Horrez gain, Egaña frontoia erabiltzeko lehentasuna izango dute eskola kiroleko jarduerek eta ikastetxeek, dagozkien eskola orduetan nahiz eskolaz kanpokoetan. “Kirol, kultura eta gizarte erakundeek ere lehentasuna izango dute, eskola kiroleko jarduerak ez dauden orduetan”. Mutrikun helbideratuta edo erroldatuta dauden entitate edo pertsonek ere lehentasuna izango dute erreserba egiteko orduan, baita, Mutrikuko Udalari dagokion baimena eskatu eta lortu duten entitateek: “Hala ere, udalerrian esparru itxi bat izateko beharra dela eta, udalak bere erabilera lehenetsi ahal izango du beste edozein jardueraren aurretik”. 

Debekuak. Mutrikuko Udalak Egaña frontoian burutu ezin daitezkeen zenbait praktika mahaigaineratu ditu: “Erretzea, jatea, edatea edo hondakinak sortzen dituen edo hirugarrenei eragozpenak sortzen dizkien edozein ekintza; pilota lakainarekin aritzea; bizikletak edo motordun ibilgailuak sartzea; instalazioan animaliak sartzea; harmailak aldagela moduan erabiltzea; udal kirol zerbitzuaren baimenik gabe publizitatea jartzea; eta orokorrean, instalazioa behar bezala ez erabiltzea”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.