Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ondarroako Neskatilen Elkarteak urteroko bilera egin du "kezkak" mahaigaineratzeko

Urteroko bilera egin dute Ondarroako neskatila edo enpakatzaileek. Beraien "kezkak" adierazi, pasa den urteko jarduerak errepasatu eta aurtengo egin beharrak proposatu dituzte.

Ondarroako Neskatilen Elkarteak urteroko bilera egin zuen barikuan.Ondarroako Neskatilen Elkartea.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/03/05

Ondarroako Neskatilen Elkarteak urteroko bilera orokorra egin zuen barikuan [otsailak 28] Ondarroako portuko lonja berrian, “pasa den urteko jarduerak errepasatu eta aurten egin beharreko ekimen berriak proposatzeko”. 

Maria Angeles Muller buru duen kolektiboa zortzi emakumez osatuta dago, eta enkantea egin aurretik, lonjan lan egiten duten enpresentzat alturako arrantza ontzietatik datozen arrain kaxak pisatzea, sailkatzea eta antolatzea da lanaren funtzioa. “Ontziak iristen direnean eta arraina lonjara ekartzen denean, neskatila edo enpakatzaileak lanean hasten dira. Arrain kaxak banaka pisatzen dituzte, eta ondoren, sailkatu, izotza aldatu eta hurrengo eguneko salmentarako prest uzten dituzte. Zapoaren kasuan, tamainaren arabera ere sailkatzen dute. Lan hori ilunabarrean hasten da, goizaldean salmentarako dena prest egon dadin”, zehaztu du Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuetako eta Itsas Gaietako zuzendariak. Enpakatzaileak taldeka aritzen dira lanean, arrain lonjan, eta iraganean itsasontziak portura aste osoan zehar iristen baziren ere, gaur egun, domeka gauetan eramaten dute aurrera beraien jarduna.

Enpakatzaileak Ondarroako portuan daude bakarrik; izan ere, alturako arrantza ontzientzat jarduten dute, eta udalerrian mota honetako 10 itsasontzi daude, Euskadiko arrantza portu nagusienetako bat delarik. “Nahiz eta 80ko hamarkadan jarduera bizia izan zuen, gaur egungo egoera bestelakoa da”. Honek, arrantza sektoreari ez ezik, enpakatzaileen lanean ere eragin “zuzena” daukala azpimarratu dute neskatilek: “80ko hamarkadan Ondarroako portuan 250 enpakatzaile inguru zeuden, eta gaur egun, 8 langile profesional besterik ez daude, eta bataz besteko adina 52 urtekoa da”. 

Egoera “arduratsu” honen aurrean Leandro Azkue arrantza sailburuordeak, eta Ixone Soroa eta Koldo Goitia zuzendariek beraien “kezkak” partekatu dituzte langileekin: “Ez dira sektorearen erabateko partetzat hartzen, gaixotasunak ez dira erabat profesionaltzat hartzen, eta batez ere, 52 urteko batez besteko adina dute”. 

Neskatilen Elkartea. 2004an ONE -Ondarroako Neskatilen Elkartea- sortu zuten enpakatzaileek, “Ondarroako portuko neskatilen jardueraren garapena kudeatzeko, eta baita euren lanbidea hobetzen lagunduko zuten ekimen guztiak sustatzeko ere, lanbidea duina eta egonkorra izan zedin”. Izan ere, kolektiboaren “kezka” nagusienetako bat arrantza sektorearen paretzat ez hartzea da, arrazoi desberdinak tarteko: “Ondarroako portuko egoera dela eta (arrain gutxiago sartzen delako), langileek izaten dituzten eta gaixotasun profesionaltzat hartzen ez diren gaitzengatik, batez besteko adina ia 52 urtekoa delako, eta lan intrusismoagatik, besteak beste”. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.