Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txirrindulari juniorrek 40. Atxukale Saria lehiatuko dute domekan Mutrikun

Antolatzaileek parte hartze handia espero dute. 87 kilometroko ibilbidea 15:30ean hasiko dute, eta 17:40 inguruan amaitzea espero dute.

Garaia Pagola Urriza
Mutriku
2025/03/05

Domekan [martxoak 9] txirrindulari onenek zeharkatuko dute Mutriku, izan ere, 40. Atxukale Saria lehiatuko dute juniorrik onenek. Gazte mailako Gipuzkoako txirrindulari egutegiko bigarren lasterketa izango da domekakoa, eta 130 parte hartzailetik gora espero dituzte antolatzaileek. 87 kilometroko lasterketa izango da, eta 15:30ean emango diete hasiera; amaiera, aldiz, 17:40 eta 17:47 bitartean izatea espero dute.

Lastekerta Mutrikun hasi eta Debarantz abiatuko da. Handik Sasiola igaro, eta Mendarotik Elgoibarrerako bidea hartuko dute. Maltzagako bidegurutzera heltzerako, Soraluzerantz joango dira txirrindulariak, eta Osintxu pasa ostean, saihesbidea igaroko dute. Osintxura itzuli, eta ibilbide berdina atzerako norantzan egingo dute. Mutrikura heltzeagaz batera, Kalbariora bi aldiz igo beharko dute txirrindulariek, eta Sasiolatik Debarako bidea hartu. Bigarren itzulia egitearekin batera amaituko dute lasterketa, Mutrikun.

Oharrak. Mutrikuko Udalak jakinarazi duenez, lasterketa pasa bitartean Ertzaintzak zatika itxiko du errepidea; 15-20 minutu inguruko itxialdiak izango direla aurreikusten dute. Era berean, Jose Maria Altzibar kaleko bizilagunek zapatu [martxoak 8] iluntzetik aurrera kalean aparkatutako kotxeak kendu beharko dituzte: “Errepidea kontrolatu eta segurtasun hesiak ipini behar dira, beraz, ezingo da bertan aparkatu aurreko eguneko 20:00ak ingurutik aurrera. Urtean behin egiten den lasterketa da, eta pazientzia eskatu nahiko genieke bertako bizilagunei”.

Joan den domekan [martxoak 2] Eibarrek hartu zuen juniorren txapelketako lehenengo jardunaldia. 80 kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek, eta Lier Maguregi izan zen azkarrena, 01:52:41eko denbora eginda; haren atzetik Xabat Irizar geratu zen, denbora bera eginda. Ostean, segundo bat gehiagorekin, hamalau txirrindulari heldu ziren helmugara. Mutrikukoaren ondoren, martxoko hurrengo lasterketak honakoak izango dira: martxoaren 16an Azpeitian, 22an Antzuolan eta 29an, Deban.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.