Beti Jaiko kideek irteera egingo dute Tolosara
Izena emateko egunak bihar eta etzi [martxoak 19 eta 20] izango dira. Irteera martxoaren 25ean egingo dute.
Markina-Xemeingo Beti Jaiko kideek datorren martitzenean [martxoak 25] egingo dute hurrengo irteera. Gipuzkoako Tolosa herria ezagutzera joango dira markina-xemeindarrak, 08:15ean autobus geltokitik irtenda.
Hala, 10:00etan Tolosako Alde Zaharrean murgilduko dira, eta bisita gidatua egingo dute. Ostean, txotxongiloen museoa ezagutuko dute, beste bisita gidatu batekin. 14:00etan, aldiz, bazkaritarako elkartuko dira Tolosako frontoian; bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek, 38 euro.
Irteerara joateko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, bihar eta etzi [martxoak 19 eta 20] egongo da aukera, 17:00etatik 19:00etara, Beti Jain.