2025/3/18

Mutrikuko Zizzo enpresak 17 langile kaleratuko ditu martxoaren 20an

Akordiorik gabe bukatu da prozesua eta langileek Fogasa Soldatak Bermatzeko Funtsera jo beharko dute enpresak zor dizkieten kalteordaina eta soldataren zatia jasotzeko.

'Titu, ba!' Markina-Xemein

Markina-Xemeingo emakumeak saretzen hasteko 'Titu, ba!' prozesua ipini dute martxan

Herriko jardun feministaren inguruan hausnartzeko asmoz, Markina-Xemeingo Udalak eta herriko mugimendu feministako kideek galdetegi bat zabaldu dute herrian; martxoaren 31ra arte bete daiteke. Ostean, aurrez aurreko saioak egingo dituzte.

Amezti II

Ades Espeleologia Elkarteak leize berri bat aurkitu du Gizaburuagan

Kanpoko irteerez gain, bestelako ekintzetan ere parte hartzen ari dira, hitzaldietan edota kongresuetan, adibidez.

Gogenolak eta Otañok finala jokatuko dute

Elaia Gogenolak eta Oaia Otañok Euskotren Winter Seriesko finala jokatuko dute, Ihart Arakistain eta Frida Watkins 2 eta 1 menpean hartu ondoren. Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi izango dituzte arerio finalean. Gizonezkoen Banakako Seriesean, Johan Sorozabalek finalerako txartela lortu du, Jean Dominique Olharan garaituta.

Ibai Villatek irabazi du 43. Aitxekutz Saria

Zapatu [martxoak 15] arratsaldean lehiatu zuten lasterketa eskualdeko errepideetatik.

Mutrikuko udaletxea

Arte eskaintza aztertzeko hitzordua izango dute Mutrikun

Bihar [martxoak 19] eta maiatzaten 21ean egingo dira saio monografikoak, udaletxean.

Irati Casais, Bealak Trailen nagusi

I. Bealak Trail probaren 13 kilometroko lasterketa irabazi du Irati Casais korrikalari ondarrutarrak.

2024ko Auzolandegietako gazteak. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Auzolandegietan aurrez izena emateko epea zabaldu dute

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak bederatzi auzolandegi antolatu ditu aurtengorako Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, tartean Lekeition eta Muxikan. Parte hartzeko aurretiazko izen emantea zabaldu dute, apirilaren 22a arte.

Ondarroako Kofradia Zaharra

Neandertalek Euskal Herrian utzitako aztarnei buruz arituko dira Zientziaren Giltzaken hitzaldian

Asier Gomez Olivencia paleontologoak gidatuko du martitzeneko hitzaldia [martxoak 25]. Kofradia Zaharrean izango da, 18:30ean.

Gabino Muruak udaberriko ortuaren inguruko ikastaroa emango du Lekeition

Lekitto Bedarra taldeak antolatuta, martxoaren 29an izango da ikastaroa, 09:30etik 12:30era. Ikastaroan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da; toki mugatuak daude.

Beti Jaiko jubilatuek ibilaldia egin dute herrian zehar. Argazkia: Beti Jai.

Beti Jaiko kideek irteera egingo dute Tolosara

Izena emateko egunak bihar eta etzi [martxoak 19 eta 20] izango dira. Irteera martxoaren 25ean egingo dute.

Gehiago