Irati Casais, Bealak Trailen nagusi
I. Bealak Trail probaren 13 kilometroko lasterketa irabazi du Irati Casais korrikalari ondarrutarrak.

Zapatu [martxoak 15] arratsaldean, Bealak Trail mendi lasterketaren lehen aldia lehiatu zuten Beasainen. 23 eta 13 kilometroko lasterketak egin zituzten inguruko mendi nahiz basoetan barrena. Distantzia luzean, Hassan Ait Chaou nagusitu zen gizonezkoen artean, eta emakumezkorik bizkorrena Laiane Arrospide izan zen. Proba laburrean, ostera, Aimar Larrea eta Irati Casais ondarrutarra gailendu ziren.
Casaisek 850 metro metatuko desnibelari aurre egin zion, eta 1.40.13ko denboran biribildu zituen lanak. Emakumezkoen bigarren eta hirugarren sailkatuei, hurrenez hurren, bi eta hiru minutuko arrakalak atera zizkien. Bigarrena, hain zuzen, Erika Alvarez izan zen (1.42.33), eta hirugarrena, ostera, Maite Azurmendi (1.43.07).