Mutriku AT, Espainiako Txapelketan sendo

Mutriku Arraun Taldeko kideek emaitza apartak lortu zituzten iragan zapatuan [martxoak 15], Espainiako Indoor Arraun Txapelketan, Zaragozan. Emakumezkoen haur kategoriako proban aritu ziren Garazi Flores Moreda eta Iraia Ituarte Catalan. Biak ala biak maila apartean azaldu ziren, eta Floresek podium postua ere lortu zuen: bigarrena izan zen, 03.41,04ko denbora lortuta.
Ituartek, ostera, seigarren postuan biribildu zuen proba, 03.53,09ko denborarekin. Garaipena Cedeira arraun klubeko Leire Hermida Rodriguezek poltsikoratu zuen.