"Oso ondo" joan da Lekeitioko Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azoka
Aurreko urteetan baino emakume sortzaile gehiago batzea lortuta, "topaketa polita" izan da Lekeitioko Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azoka.

Inoiz baino emakume sortzaile batu ditu aurten Lekeitioko Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azokak. Izan ere, azken urteetan hamahiru postu ipini izan dituzten arren, aurten 24 izan dira Lekeitioko plaza bete duten postuak. Hala, domekan [martxoak 16] 11:30etik aurrera denetariko postuek hartu zuten Lekeitio.
Postu ugaria eta eguraldia ere lagun, antolatzaileak pozik agertu dira aurtengo azokak izan duen erantzunagaz: “Oso ondo joan da azoka. Aurreko urteetan baino emakume sortzaile gehiago batzea lortu dugu. Topaketa polita izan zen, eta jendea ere mugitu zen”. Sortzaileak ere, poztik agertu ziren erosleengandik jasotako erantzunagaz.
Besteren artean, bitxiak, jakiak eta erropa erosteko aukera egon zen. Plaza ohi baino gehiago bete zutenez, horrek emakumeen presentzia areagotzea eragin zuela nabarmendu dute: “Balorazio orokorra guztiz positiboa da. Inoiz baino sortzaile gehien etorri direlako, eta horrek eragin du dirua gehiago mugitzea eta baita emakumeen lana gehiago ikusaraztea ere”. Bolilloen erakusketak ere ez zuen hutsik egin: “Horra ere inoizko jende gehien joan da, eta egia esan, oso pozik gaude”.
Azokagaz aurrera jarraitzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek: “Jarraituko dugu honekin. Datorren urtean ere, martxoko domeka batean antolatuko dugu azoka”.