100 urte bete ditu Clara Arrizabalaga Diaz ondarrutarrak
Familiagaz eta Antiguako Ama Elkarteko kideekin ospatu zuen urtebetetze eguna atzo [martxoak 19]. Udaleko ordezkarien bisita ere jaso zuen.

100 urte bete zituen atzo [martxoak 19] Clara Arrizabalaga Diaz ondarrutarrak. Egun borobila ospatu zuen Antiguako Aman, senide eta Antiguako Ama Elkarteko kideekin. Gainera, udal ordezkarien bisita ere jaso zuen; bertan egon baitziren Naiara Burgoa Ondarroako Udaleko Berdintasun Zinegotzia eta Jon Iñaki Artetxe Kultura Zinegotzia.