Gym Berdearen bigarren saioa egin dute
Baratzeetan eta lorategietan ipini dute fokua, Gym Berdearen aurtengo bigarren saioan.

Hezkuntza, taldelana, jasangarritasuna eta ongizate pertsonala uztartzen dituen Gym Berdearen bigarren lan saioa egin dute ume eta gazteek, Berriatuan. Bigarren hitzorduan, baratzeen eta lorategien zaintzari erreparatu diote bereziki, horiek biok “udaberrirako prestatuz”.

Argazkia: Gym Berdea.
Azaldu dutenez, ortuko bankaletan konposta bota dute, eta bigungarria gehitu; hala, belar txarrak saihestea eta lurzorua babestea bilatuko dute. Bestalde, lorategi eremuan inausketak egin dituzte, eta parterretara ere bigungarria bota dute. Aurrerantzean, hilabetero biltzeko eta Gym Berdeagaz aurrera jarraitzeko asmoa dute sustatzaileek. Hain zuzen, hilaren 31n (astelehena) izango da hurrengo geltokia.