Lekeitioko Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuko dute zapatuan
13:00etan elkartuko dira udaletxeko eskaileratan, herri argazkia ateratzeko. Ostean, hamaikakoa aurkeztuko dute.
Zabalik dago zapatutik Euskaraldian izena emateko epea, eta lekeitiarrek ere, ekimenagaz bat egingo dute. Hala, Lekeitioko Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena egingo dute zapatuan [martxoak 22]. Herriko Euskaraldiko taldeak antolatuta, 13:00etan elkartuko dira herritarrak udaletxeko eskaileretan. Hala, herri argazkia aterako dute lehenengo, eta ostean hamaikakoa aurkeztu dute: “Euskararen erabileran eragiten jarraitzeko ariketan parte hartuko dugu. Lekeitio euskaraz bizi nahi duen herria dela erakusteko argazkia aterako dugu”.