Musika jardunaldiei hasiera emango diote zapatuan, Mutrikun
Musika jardunaldien baitan hiru ekimen gauzatuko dituzte. Lehenengoa zapatuan [martxoak 22] izango da; Mutrikuko Musika Bandak udaberriko kontzertua eskainiko du, 13:00etan, Zabiel plazan.
Mutrikuko Udalak hiru kontzertu barnebiltzen dituen Musika Jardunaldiak antolatu ditu udaberrian zehar. Hala, ekimenak doan izango direla zehaztu dute udaletik.
Lehenengo hitzordua zapatuan [martxoak 22] izango dute mutrikuarrek, 13:00etan, Zabiel plazan. Herriko musika bandak udaberriko kontzertua eskainiko du. Bigarrena, apirilaren 12an [zapatua] izango da, 19:00etan, komentuan. Ganbara kontzertua eskainiko dute Nerea eta Maddi Arriola ahizpek, eta Jon Urdapilletak. Lehenengo biak biolina jotzeaz arduratuko dira, eta Urdapilletak, berriz, pianoa joko du.
Hirugarren eta azken ekimena maiatzaren 10ean [zapatua] egingo da, Mutrikuko komentuan. Honakoa, Emakanta emakumez osatutako hiru abesbatzek elkarrekin prestatu duten kontzertu “berezia” izango dela adierazi dute. Ondarroako Unanue kamara koralak, Markina-Xemeingo Emeki koralak eta Hernaniko Dakapo abesbatzak eskainiko dute kontzertua.
Mutrikuko Udaletik Musika Jardunaldien baitan antolatutako hiru ekimenetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.