18 bikotek parte hartu dute pala txapelketa mistoan
Eguraldiarengatik, Mendibarren frontoian jokatu behar izan dute, plazakoaren ordez.

Zapatuan [martxoak 22] eta domekan [martxoak 23] jokatu dute Berriatuko VII. pala txapelketa mistoa. 18 bikotek eman zuten izena eta irabazleak Xabi Txirloi eta Maia izan ziren, finalean Maite eta Txus 15-13 mendean hartu eta gero. Eguraldiarengatik, Mendibarren frontoian jokatu behar izan dute, plazakoaren ordez. Hala ere, beste behin “giro ederra” nagusitu zela nabarmendu dute antolatzaileek.