Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

2025/3/24

Jagoba Arrasate: "Osasunaren partidekin sufritu egiten dut oraindik"

Sadarreko harmailen burrunba, Taxoareko lan giroa, euskaraz bizitzeko aukera… Horren guztiaren falta sumatzen du Arrasatek. Hala ere, pozik dago Mallorcan, eta Osasunatik irtetea «erabakirik egokiena» izan zela uste du oraindik ere.

Eñaut Agirrebengoa (Berria)

Milaka lagunek "Palestinako herriaren errekonozimendua eta Israelen okupazioaren amaiera" exijitu dute Donostian

Mobilizazio "jendetsua" izan zen zapatukoa. Gaur, Gure Haurrak ere Badira egitasmoak elkarretaratzeak deitu ditu ikastetxeetan.

Lekeitioko Udala harrera plan integrala osatzen ari da

Kanpotik Lekeitiora bizitzera doazenei "harrera egokiena" emateko asmoz, Harrera Gida osatzen ari da Lekeitioko Udala. Era berean, urtean zehar ongi etorri saioak ere antolatuko dituzte.

Martxoaren 29an egingo dute III. zesta jaialdi solidarioa

Bildutako dirua Leuzemiaren aurkako Josep Carreras Fundazioarentzako bideratuko dute.

mendexako plaza

Mendexako mendi martxan apuntatzeko epea laster amaituko da

Martxoaren 28a [barikua] baino lehen eman beharko da izena; Mendexako udaletxean edo online bidez.

Xemein Gazte Ahots Abesbatza, Gazte Abesbatzen II. Topaketan

"Primeran" joan da Gazte Abesbatzen II. topaketa

Xemein Gazte Ahots Abesbatzak tailer intentsiboa jaso ostean, kontzertua eskaini die herritarrei; Uhagon ikuslez bete zen.

Maiatzaren 10ean ospatuko dute Markina-Xemeingo Baserri Eguna

Postua ipini nahi dutenek barikura [martxoak 28] arte dute eskaera egiteko epea. Abeltzain nahiz ekoizleek ipini ditzakete postuak.

Berriatuko pala txapelketa mistoa

18 bikotek parte hartu dute pala txapelketa mistoan

Eguraldiarengatik, Mendibarren frontoian jokatu behar izan dute, plazakoaren ordez.

Ondarru Lagunkoia taldeko kideak eta udal ordezkariak herriko ikasleekin batu dira

Mugikortasunari lotutako kezkak adierazi zizkien Ondarru Lagunkoia taldeko kideek herriko ikasleei.

Ibarra eta Egañaz, bertsotan.

Mutrikuko Bertso Eskolak bertso bazkaria antolatu du

Bertso bazkaria martxoaren 29an [zapatua] izango da, Mutrikuko San Juan jatetxean. 120 lagunentzako bazkaria izango da, eta bertso eskolaren sorreran egon zirenak omenduko dituzte.

Urreisti-Lekerika eta Ortiz de Mendibil-Lejardi nagusi, Araba Euskaraz masterrean

Maite Ortiz de Mendibilek eta Arai Lejardik, eta Eñaut Urreistik eta Unai Lekerikak osatutako bikoteak nagusitu ziren Araba Euskaraz Master Seriesean.

Gehiago